Korrikaren lekukoa sartuko da Gorlatik bueltan Bergarara eta 07:25ean iritsiko da erdigunera. Ondoren, 10:30ean, Korrika Txikia egingo dute ikastetxeetako neska-mutikoek. Eta 17:30ean umeendako jolasak izango dira Oxirondon.
Korrika martxoaren 20an iritsiko da Elgetara. Bergaratik helduko da eta elgetarrek 08:34ean hartuko dute lekukoa Uberan. Aixola aldera egingo du jarraian. Ondoren, txokolate-jana Ozkarbi elkartearen eskutik.
Zeintzuk dira adimen artifizialaren ametsak eta nahiak? Zeintzuk arriskuak? galderei edo adimen artifizialak euskal komunitatean duen eragina eztabaidatuko eta landuko dute Aitzol Astigarraga informatikariarekin eta Jon Mentxakatorre filosofoarekin. Goienagusi elkartearekin batera, Oñatiko Esperientzia Gelak antolatuta.
Elikadura osasuntsua izenburupean Olaia Blancok gidatutako ikastaroa martxoaren 13an eta 20an, Intxorta elkartean. Lehen saioan teoria landuko da eta bigarrenean su artera egingo dute salto parte hartzaileek. Prezioa da 10 euro. Izen-emateak udaletxean edo ingurumena.elgeta@gmail.com helbidean. Plaza mugatuak. Onarpena izen-emate hurrenkeraren arabera.
Juan Kruz Igerabide (Euskal Herria) eta Berceurs du temps (Quebec) elkartuko dituzte Ahozkotasunaren Eguna dela eta Korrika kulturalaren baitan. Eguraldi onarekin kanpoan izango da ekitaldia.
Kurtzebarri BHIko ikasleek jaialdia antolatu dute Senegalen proiektu bat abian duen Yaakar elkarteari laguntzeko. Ikastetxeko areto nagusian izango da, eta Herriko Plazan pintxo postuak, eskumuturrekoen salmenta eta bizikleten zozketa izango dituzte.
Musika eskolako talde txikiek kontzertua eskeiniko dute.
Atxabaltako Mugimendu Feministak antolatuta emakume baserritarren gaineko solasaldia izango da. Gure hots dokumentala –Esti Besa eta Maite Aristegi debagoiendarrek parte hartu dute– ikusiko dute lehenengo.
Etxeak alokatzeko edo erosteko dirulaguntzak ematen ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horiek izango dituzte berbagai.
Basotik fundazioa sortu du Aldundiak baso jabeei laguntzeko basoen zaintzan eta kudeaketan, helburua izanik basoen mantenua. Fundazioaren gaineko argibideak emango dituzte eta jabeen zalantzak argitu.
Eltzia topaguneko kultur emanaldiei hasiera emango diete Idoia Hernandez Toledo Hatxe Oiartzungo musikariaren kontzertuarekin.
Kultur Etxeko erakusketa gelan, Oñatin bizi edo oñatiarrak diren hamhiru emakume sortzaileen sormen lan artistikoak ikusgai egongo dira. Martxoaren 8tik 22ra. 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan.
Ordutegia:Martxoak 20 asteazkena: 8:30-14:30 / 16:00-18:30Martxoak 21 osteguna: 8:30-14:30 Informazio-mahaiak jarriko dituzten erakundeak: Aretxabaleta Lanbide Eskola / Arizmendi Ikastola / MGEP / Oñati Gestio Heziketa / Oñati BHI / Miguel Altuna Lanbide Heziketa / Mariaren Lagundia Bastida Akademia / Helduen Heziketa Iraunkorra - EPA / IkasDebagoiena / Laneki / Garapen Agentzia eta udalak www.fpdebagoienalh.eus EZAGUTU LANBIDE HEZIKETA, PRIMERAKO AUKERA!!