Alexander Muela psikologoak suizidioaren arrisku-faktoreen berri emango du baita helduaroan suizidioa prebenitzeko gako batzuk eman ere, Goienagusik gonbidatuta.
'Tesa Eskoriatzan jazarpen laboralik ez!' kontzentrazioa egingo dute 12:00etan eta 17:00etan.
'Tesa Eskoriatzan jazarpen laboralik ez!' kontzentrazioa egingo dute 12:00etan eta 17:00etan.
Elikadura osasuntsua izenburupean Olaia Blancok gidatutako ikastaroa martxoaren 13an eta 20an, Intxorta elkartean. Lehen saioan teoria landuko da eta bigarrenean su artera egingo dute salto parte hartzaileek. Prezioa da 10 euro. Izen-emateak udaletxean edo ingurumena.elgeta@gmail.com helbidean. Plaza mugatuak. Onarpena izen-emate hurrenkeraren arabera.
Mary Westmacott-ek (Agatha Christie idazlearen ezizena) idatzitako Una hija es una hija liburua izango dute hizpide, gazteleraz, Monica Leiva kazetariak gidatuta.
Hazien liburutegia egitasmoaren aurkezpena izango da, eta landareen haziak ugaltzeko ikasteko tailerra ere izango da, Marc Badalen eskutik.
Nerea Mendizabalen hitzaldia kasketak nola kudeatu azaltzeko
Helduendako ipuin kontaketa 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan. Ipuin kontalaria: Carolina Rueda. 'Gente, caminos y sucesos'. Hizkuntza: Gazteleraz.
Miren Aranguren Etxartek Ez dadin bizitza eten liburua aurkeztuko du. Liburuak planteatzen du zaintza ereduen hausnarketa eta eraldaketa beharrezkoa dela bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte antolaketa batosatzeko bidean hasteko.
'Adaxka lehorrak: talka ekosozialaren biharamun politikoak' izeneko liburuaren aurkezpena STH eragilearen eskutik. Jokin Bergara da egilea eta solasaldirako tartea ere egongo da.
Nafarroa hegoaldeko uzta berria prest da, eta Errigora ekimenak Eutsi gureari! lelopean ekin dio banaketa kanpainari. Martxoaren 13ra arte egin daiteke eskaera.
Kultur Etxeko erakusketa gelan, Oñatin bizi edo oñatiarrak diren hamhiru emakume sortzaileen sormen lan artistikoak ikusgai egongo dira. Martxoaren 8tik 22ra. 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan.