Hegaztien ezaugarriak, behaketarako oinarriak, identifikaziorako tresnak eta aplikazioen eta giden gaineko informazioa emango dute besteak beste, ornitologiari eskainitako ikastaroan. Helduendako ikastaroa da eta aurretik eman behar da izena: 943-76 90 03. Azken eguna, martxoaren 6a da.
Emakume artisauen eta ekoizleen azoka izango da. Azokak eskaini nahi die plaza emakumeek sortutako artisau lanei eta emakumeek ekoiztutako bertako produktuei.
Eskolarteko txirrindularitza lasterketa, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatuta.
Bisita egingo dute artzain eskolan: 10:30 Arantzazuko parketxetik abiatu ibilbide irisgarrian zehar. 11:30 Gomiztegira bisita (90 min.) Izena aldez aurretik eman behar da: arantzazu@gipuzkoanatura.eus eta 943 78 28 94. Prezioa: helduek 13 euro, eta umeek, 7 euro.
Arraguak dinamizatuta. Gaur, bigarren saioa. Izena: Bibliotekan edo webgunean.
3 eta 12 urte arteko haur eta aurre-nerabeendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
Oñeztua neska* gazte taldearen aurkezpena: 11:30. Aurkezpen ekitaldia, Irizar jauregian. 14:30. Bazkaria. Txartelak Arrano tabernan. 16:00. Bazkalosteko jolasak. 19:00. Karropoteo feminista. 22:30. Ki.imak taldearen kontzertua, Arrano tabernan. 00:00 DJ Kalimounstro, Arrano tabernan.
Udalak antolatuta zuhaitz landaketa. Irteera plazatik 11:30ean.
Patata tropikala antzerki taldeak Kalean otso, etxean uso antzezlana eskainiko die neska-mutikoei. Babes gabekoen aurkako indarkeriaren gaia landuko dute, ipuin tradizionalak eraldatuz.
Gatzagako Sorgiñak Emakume Elkarteko kideek zapaturako antolatu dute egitaraua: 13:00etan zapi banaketa plazan. 13:15ean emakume-taldearen argazkia. 13:15etik 14:00etara poteoa herrian. 15:15ean bazkaria Gure Ametsa jatetxean. Ondoren dantza eta erratz banaketa. (Emakume taldera sartu berri diren emakume berrien artean zozketa egingo dute, eta horietako batek jasoko du Sorginen erratza)
Tomaxen Abenturak taldearen ikuskizuna umeentzat. Korrika kulturalaren baitan antolatutako ekintza da.
Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek Suirrealismo breakdance multimedia showa eskainiko dute. Sarrera: 8 euro.
Nafarroa hegoaldeko uzta berria prest da, eta Errigora ekimenak Eutsi gureari! lelopean ekin dio banaketa kanpainari. Martxoaren 13ra arte egin daiteke eskaera.
Kultur Etxeko erakusketa gelan, Oñatin bizi edo oñatiarrak diren hamhiru emakume sortzaileen sormen lan artistikoak ikusgai egongo dira. Martxoaren 8tik 22ra. 'Emakume sortzaileak' hamabostaldiaren barruan.