'Debagoienako trantsizio energetikoa: diagnostikoa eta ahalmena' izeneko hitzaldia egingo du Aritz Ameztegik Esperientziaren Gelan, Goienagusirekin batera.
Nelson Calderonek eta Ane Gebarak Kolonbiako eta Euskal Herriko ipuinak kontatuko dizkiete, 5 urtetik gorako umeei.
Lau urtetik gorakoei zuzendutako saioa izango da.
Nelson Calderón (Kolonbia) eta Ane Gebara (Euskal Herria) ipuin kontalari lanetan arituko dira.
Egilea: Arantzadi zientzia elkartea Hizkuntza: Gazteleraz. Aurkezpenaren ostean, Xabier Peñalver-ek (Arkeologian doktorea eta Aranzadiko ikerlaria) hitzaldia eskainiko du urrezko ontzien gainekoa.
Lander Garroren 'Oihaletxea' dokumentala. Ipar Euskal Herriko Azterketak Euskaraz kolektiboaren eta haren borrokaren gainekoa da. Zuzendariarekin solasaldia izango da ikus-entzunezkoaren ostean. Oñatiko Korrika batzordeak antolatuta.
Korrika dela-eta, Negu hurbilak filmaren emanaldia izango da, Bergarako Udaleko Kultura Sailak antolatuta.
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.