26. Ixadebalde merkealdien azoka egingo du Aretxartek, eta postuak, saltokien aurrealdean jarriko dituzte honako merkatariek: Almila Shop, Tak, Belar Meta, Hankabeltz, Kiloka, Asensio eta Kilima.
Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta mus txapelketa egingo dute. 16:30ean hasiko da, baina 16:15 arte eman ahalko da izena. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Honakoak dira sariak: 1. saria: bi urdaiazpiko 2. saria: bi bakailao gazitu 3. saria: bi gazta
Corrado Masaccik emango ditu azalpenak. Izena emateko: kultura@arrasate.eus.
Portaloi elkarteak antolatuta dantzaldia izango da Kulturolako bigarren solairuan. Dantzazale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
18:30ean, 'Leintz Gatzaga, bere historian' hitzaldia Jose Mari Velez de Mendizabalen eskutik. 18:30ean, Argazki erakusketa, plazan. 19:30ean, luntxa. Jarraian trikipoteoa
Kulturaren transmisioan aitzindari izan diren emakumeak ekarriko ditu gogora Asisko Urmenetak eta feminismoa eta abertzaletasuna uztartuz, bost euskal (H)errientsaren bizia komiki batean islatu ditu. Liburu hori aurkeztuko du.
Merke Merkaua egitasmoa dela-eta, Dirty Durum Brass taldearen kontzertua izango da, Herriko Plazan.
Bilboko Mendi Film Festival-eko laburmetraiak bi egunetan eskainiko dira otsailaren 23an eta otsailaren 25ean. Gaurko emanaldiak honako hauek dira: The silent escape (29) Oinez (18) Light beams for Helena (10) Let it Bärn (11) Café americano (14) Zerbait aldatu da (10) Prezioa: 3 € eta bi egunetarako sarrera hartuz gero 5 € Sarrerak salgai: Aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me (egunekoa)www.bibe.me (bi egunetakoa)
Otsailaren 19an eta 23an ekintza desberdinak egingo dira Aramaion, Ahoz aho ekimenaren barruan. Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia da eta jatorri desberdinetako narratzaileek publiko ezberdinei zuzendutako istorioak kontatuko dituzte. Otsailaren 23an Aldo Mendezek hartuko du parte.
Pedro Sologaistoa Laso (1920-2009) Arrasateko argazki- gintzan aitzindarietako bat eta zinemagile amateurra izan zen.1960. eta 1980. hamarkadetan grabatutako hainbat Super 8 bobina zaharberritu eta biziberri bat emateko asmoz, film hau egin du Arrasate Zientzia elkarteak.
Panem et circenses diskoaren aurkezpen kontzertua egingo du Arrasateko taldeak. Santa Barbara taldea ere egongo da oholtza gainean. Sarrerak, bost euro.
Bengo (Oiartzun) eta Sukena (Oñati) Verduri Hall-Gaztelekuan. Sarrerek zortzi euro balioko dute eta salgai daude Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.
Daniel Calparsorok zuzendutako eta Aron Piper, Maria Pedraza eta Luis Tosar aktore lanetan diharduten benetako istorio baten oinarritutako El correo filma izango dute helduek (Espainia, 2023, 101 min.). Sarrera: 5 euro.
'Negu hurbilak' filma (2023). Iraupena: 90 minutu. Sarrera da bost euro.
Germinal anti-festibala egingo da; Shizzo, Ibonrg eta Miguel A. Garciaren entzukizun bat. Fernando Carvalho, Garazi Navas, Ibonrg, Enrike Hurtado eta Jon Zearra dira musikariak.
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00