Pedro Saldaña: 'As bestas, un thriller rural'. Filmari buruzko tertulia egongo da Esperientzia Gelan, Goienagusirekin batera.
Miriam Mendozak ipuin kontaketa saioa eskainiko die 5 eta 8 urte bitarteko neska-mutikoei. 30 lagunentzat egongo da lekua eta izena aldez aurretik eman behar da liburutegian bertan; azken eguna horretarako otsailaren 20a da.
'Depresioaz eta bere errekuperazioa Begirada soziokultural eta feminista bat' izeneko hitzaldia egingo du Maria Zapata antropologoak –gazteleraz–. Ikasketa Feministetan eta Generokoetan doktorea, eta AFIT-Antropologia Feministako Ikerketa Taldeko kidea. Osasun mentalari, gorputzaren eta afektuen teoriari, metodologia kritikoei eta gizarte-mugimenduei buruzko gaiak ikertzen ditu. (Gazteleraz da)
Herri hezitzaileen sareak batzar irekia deitu du eguaztenerako, otsailak 21. Herriko eragile guztiak daude bertan parte hartzera deituak.
'Elige píldora. Que no te engañen con Bitcoin' liburuaren aurkezpena. Egilea: Ruben Romero bergararra.
Otsailaren 21ean, eguaztena, 18:30ean, bilera irekia egingo dute kultur etxeko lehenengo solairuko areto nagusian, San Pedro jaietako egitaraua prestatzen hasteko.
Aldo Mendezek Kubako ipuinak kontatuko ditu. Helduendako.
'Troglobios: esos bichos de las cuevas' izeneko hitzaldia egingo du Carlos Prietok, zoologian aditua eta EHUko irakasle erretiratua. Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00