Amelia Barquinek eta Eli Dominguezek parte hartuko dute.
Osasun mentala eta nerabeak izeneko hitzaldia eskainiko du Estibaliz Ansotegi psikologoak, martitzenean, 18:00etan, erabilera anitzeko gelan –eskolan–.
Aurten ere hitzaldi eta tailerrak izango dira urtean zehar +55elkartegiak egitasmo barruan Aramaion. Bigarren saioa otsailaren 20an izango da. Gorka Lopez de Munainek hitzaldia eskainiko du.
Tertulixan gazteleraz irakurketa taldeko gaurko saioan 'Laëtitia o el fin de los hombres' liburua (Ivan Jablonka). Dinamizatzailea: Monica Leiva. Kultura etxeko bilera gelan.
'Intsektuen gainbehera' izeneko hitzaldia egingo du gaur Unai Ugaldek, biologian doktorea eta EHUko irakasle erretiratuak. Natu Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburua aurkeztuko du Kristina Berasain kazetariak. 2024ko Argia Saria eskuratu du prentsa kategorian.
Kristina Berasain kazetariak, 2024ko Argia sariaren irabazleak, "Sahara, herri bat erresistentzian" liburua aurkeztuko du Arrasaten. Ezinbesteko obra saharar herria ulertzeko. Liburuaren aurkezpena Arrasateko Kulturateko areto nagusian izango da, otsailaren 20an, asteartea, 19:00etan. Bestalde, hitzaldi hau Aurkeztu-Ezagutu izeneko ziklo berri baten barruan sartzen da. Zikloa Feel Euskadik garatuko du 2024an Arrasateko eta Debagoieneko publiko zabalari egile askoren liburuak eta ponentziak aurkezteko eta bertaratutakoen ezagutza zabaltzeko. Hitzaldia Arrasateko Udalaren laguntzari esker egin ahal izango da.
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00