Aloña Mendiko mendi sailaren eskutik, Bizkaia eta Burgos elkartzen dituen Ordunte mendikatera egingo dute gaur irteera.
Guraso elkarteak antolatuta patinaje ikastaroak egingo dituzte otsailaren 18an nahiz 25ean eta martxoaren 17an nahiz 24an. Ordutegia: HH3-HH5 bitarteko ikasleak: 10:30-11:30. LH1-LH3 bitarteko ikasleak: 10:30-11:45. LH4-LH6 bitarteko ikasleak: 11:15-12:30. Gurasoak: 11:30-12:30.
Aurrez eman behar da izena ihes gelan parte hartzeko: 943-76 90 03. Sarrerak, lau euro.
'Dantza gunea' denboraldiko hirugarren kontzertua. Pasodoblea, tangoa, euskal dantzak eta erritmo latinoak gaurko kontzertuan. Sarrerak (doan) aldez aurretik eskuragarri Txokolateixan eta musika eskolan. Aurretik, 11:00etan, kalejira egingo du bandak kaleetan zehar.
Doraemon eta Nobitaren azken gorabeheren gaineko istorioak izango dituzte neska-mutikoek, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
Denbora bat da Malena kostaldeko herri batera joan dela bizitzera, baina oraindik ez du lagunik. Herriko txokoak ezagutuz eta istorioak entzunaz herria eta bere jendea hobeto ulertuko du. Itsasoaren handitasunaz jabetuta, egunero bainatzen hasi da. Eta zu, ba al zatoz Malenarekin igeri egitera? Maria Zubimendi musikaria eta Esti Curiel antzezleaSarrera: 3 € (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)
'El fantasma de Canterville' filma (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: Kim Burdon. Iraupena: 89 minutu. Sarrera da lau euro.
0-8 urte arteko seme-alabak dituzten familiendako.
Eskoriatzarraren hitzaldi-sortaren laugarren saioa izango da.Norberak bere buruarekin duen harremana ardatz,amaiera emango diote orain arte egindakoari. Hizlaria : Lourdes Martinez
Sara Zozoyaren kontzertua Burrunda Faktoriaren eskutik.
Salvador Calvok zuzendutako Valle de sombras filma (Espainia, 2023, 120 min.) izango dute helduek. Himalaia mendikatera oporretan joandako hainbat lagunen gorabeherak jaso ditu hor. Sarrera: 5 euro.
'La tierra prometida' filma (Danimarka, 2023). Zuzendaria: Nikolaj Arcel. Iraupena: 127 minutu. Sarrera da bost euro.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.