Otsaileko odol ematea da gaur. Aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Corrado Masaccik emango ditu azalpenak. Izena emateko: kultura@arrasate.eus.
Atxabaltako Mugimendu Feminista hasi da Martxoak 8ari begirako kontuak antolatzen, eta bigarren batzar irekia egingo du.
Nokono donostiarrak kontzertua egingo du Bolatoki tabernan. Soroko lore eder lirainena diskoaren aurkezpena izango da. Sarrera doan.
Gatzagako batzorde bilera, otsailaren 16an, ostiralean, 19:00etan izango da.
Diego Burgos argazkilari gasteiztarraren Ispiluak eta leihoak erakusketaren bisita gidatua egingo du haren komisario eta argazki proiektuaren tutore den Gustavo Bravok.
Carlos Taibo idazleak bere azken liburua aurkeztuko du. STH taldeak antolatuta: 'Breviario de ecologia libertaria'.
Amustei taldearen kontzertua. Prezioa: 8 euro.
'La tierra prometida' filma (Danimarka, 2023). Zuzendaria: Nikolaj Arcel. Iraupena: 127 minutu. Sarrera da bost euro.
Salvador Calvok zuzendutako Valle de sombras filma (Espainia, 2023, 120 min.) izango dute helduek. Himalaia mendikatera oporretan joandako hainbat lagunen gorabeherak jaso ditu hor. Sarrera: 5 euro.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.