Bi aukera: Donostiara, Emakumeak Zientzian egitasmoa ezagutzera; edo Antoñina hezegunea ezagutzera.
Odol emaileen elkarteak herritarrak gonbidatu ditu odola ematera eta horretarako autobusa etorriko da; Durana kalean izango da, 16:45etik 20:00etara.
Jesus Millan medikuak eta Felix Garcia erizainak Aurretiazko borondateak hitzaldia emango dute, Landatxope elkarteak antolatuta.
Korrika batzordeak lanean jarraitzen du eta oraingoan landuko dituzten gaien artean honako hauek daude: Korrika Lagunaren banaketa, Korrika kulturala zehaztu eta Korrika eguneko egitaraua borobildu.
Ipuin kontularitza tailerra Maite Franco ipuin kontulariaren eskutik. Gaia: ipuinak kontatzeko aholkuak. Izena emateko liburutegira jo behar da.
Charo Pitak eta Odei Arregik Galiziako eta Euskal Herriko ipuinak kontatuko dituzte, hurrenez hurren. 3-6 urte artekoendako.
Kartzelako irakurketa taldeak Mikel Antzaren Atzerri liburua izango du hizpide, idazlea bertan dela. Izena emateko: kolaxirratsaioa@gmail.com
Mundukideren Lan-aukerak sortzen dituen lankidetza programako koordinatzaileek, Elena Ramos de la Cruz-ek eta Xabi Garabiota Imatz-ek esakiniko dute saioa.
Korrika Kulturalaren egitaraua prestatzeko hirugarren bilera irekia egingo dute. Martxoaren 22an ospatuko den Korrika Eguneko egitaraua finduko dute eta egun hori baino lehen antolatuko dituzten ekintzak lotuko dituzte.
'La memoria infinita' filma (Txile, 2023). Zuzendaria: Maite Alberdi. Iraupena: 85 minutu. Sarrera da bost euro. (Jatorrizko bertsio originalean).
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
'Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik' izeneko ikerketa lanaren baitan egindako irudi erakusketa. Otsailaren 14tik 25era, Santa Ana antzokiko sarreran. Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren III. edizioko lana. Astelehenetik egubakoitzera: 16:30-19:30 Zapatuetan: 10:00-13:00 eta 16:30-19:30 Domeketan: 11:00-13:00
Natur Eskolak antolatuta, zomorroei buruzko erakusketa egongo da zabalik otsailaren 12tik martxoaren 3ra: 'Xomorroak. Animalia txikiak, ikuskizun handia". Bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan: Otsailak 12, 22 eta 27, 18:00etan.