Irailaren 7an egingo du UDAk Ikazkin Trail mendi lasterketa hirugarrenez eta hori prestatzen hasteko irteerak antolatu ditu. Hiru ibilbideren artean hautatu ahal izango da: lasaia, erdikoa eta azkarra. Gidari bat izango dute lagun guztietan. Izena aldez aurretik eman behar da honako galdetegia beteta.
Emakumion Etxia eraikitzeko bidean, parte-hartze prozesuko lan saioa. Mahai gainean egongo diren gaiak: etxea nork, nola eta zertarako erabiliko duen. Zuzeneko itzulpen zerbitzua egongo da. Eltziako hirugarren solairuan.
Askatasuna eta Gizarte Eskubideen Aldeko Herri Plataformaren eskutik.
Deba bailarako Kontseilu Sozialistak antolatuta, III. Guda Zelaia jardunaldiak. Artearen eta kulturaren esparrutik gizarte sozialistaren eraikuntzarako ekarpena egitea da helburua. Egun osoko egitaraua: Hitzaldi-solasaldia: Santa Ana antzokian, 11:00etan. Zinearen inguruko hitzaldi-solasaldia sektoreko eragile ezberdinekin. Kontzertua. Boga aurreko plazan, 13:00etan. Kontzertu akustikoa, Bergarako Katarsia hirukotearen eskutik. Bazkaria. Antixena gaztetxean, 14:00etan. Bakarrizketa saioak. Antixena gaztetxean, bazkalostean. Iker Plazaola, eta Lide Arregi oñatiarren, Asier Kortabarria bergararraren eta Manex Astigarraga debarraren bakarrizketak. Antzerkia. 18:00etan (Tokia zehaztu gabe) Ekida taldearen antzezlan berriaren estreinaldia. Dohan. Ondoren bertso-poteoa Maider Arregi, Martin Abarrategi eta Aroa Arrizubietarekin. Kontzertuak. Antixena gaztetxean, 22:30ean. Katu eta Kaparrak taldea.
Juan Karlos Larreategik zuzenduta.
14:30ean, auzo-bazkaria 17:00etan, poniak 18:30ean, txokolate-jana umeendako eta gazteendako 21:00etan, Oihu eta Hankaz Gora taldeen kontzertua
'El arca de Noe' animaziozko filma (Brasil, 2024). Zuzendaritza: Sergio Machado eta Rene Veilleux. Sarrera da lau euro.
Imai Kazuaki zuzendariaren Doraemon: Nobitaren dinosaurio berria pelikularen emanaldia.
Migrazioa, bidaia ahaztezina animaziozko filmak (Estatu Batuak, 2023, 82 min.) ahate familia batek ekindako bidaiako gorabeherak kontatuko ditu. Sarrera: 3 euro.
Sarrerak: aurrez erosita hamabost euro, eta egunean bertan 20. Arrasateko Iluntz, Taupa eta Dublin tabernatan.
Neguko dantzaldia Javi Sound DJarekin, pasodobleak, balsak, rantxerak…Adin guztieratako Iraupena : 18:30etik 20:00etara
Ken Loach zuzendari entzutetsuaren El viejo roble (The old oak) filmak (Erresuma Batua, 2023, 110 min.) Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri batean geratzen den azken pubaren etorkizuna kontatzen du. Sarrera: 5 euro.
Patricia Font zuzendariaren El maestro que prometió el mar pelikularen emanaldia.
Xake Produkzioaren lana. Sarrerak, zortzi euro.
The Chevelles eta Ezpalak taldeen kontzertua gaur gaztelekuan. Sarrerak: 12 euro (10 euro arrez).
'Los que se quedan' filma (AEB, 2023). Zuzendaria: Alexander Payne. Iraupena: 133 minutu. Sarrera da bost euro.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa dela-eta, erakusketa izango da ikusgai Kulturaten, domeketan izan ezik.
'Habitat: ezkutatu diguten historia' erakusketa Nabarralderen Historia Hamabostaldiaren barruan. Otsaileran 3ra arte.