Futbol eskolen arteko txapelketari ekingo diote: 09:00-14:00: 2015ean jaiotakoak: UDA, Bergara, Aloña eta Mondra. 15:00-19:45: 2014an jaiotakoak: UDA, Bergara, Aloña eta Mondra.
Antzuola, Aramaio, Arrasate, Oñati, Bergara eta Soraluzeko pilotariak elkartuko dira abenduaren 26tik 31ra bitartean Gabon Kopa jokatzeko.
Emakumeentzat autodefentsa feminista tailerra antolatu du Udaleko berdintasun sailak. Safo eskolako kide den Esther Lopezek gidatuko du eta alderdi psikologikoa eta fisikoa landuko ditu. Bi saio izango dira bata 26an, eta bestea, 28an. Leku mugatuak daude eta izena aldez aurretik eman behar da: berdintasuna@aretxabaleta.eus.
5 urtetik gorakoendako tailerra izango da. Kultura etxean egingo dute eta izena eman beharko da abenduaren 21a baino lehen.
Kimika esperimentuak egingo dituzte. Izena emateko: 943-76 90 03.
17:00-18:20: 3-7 urte artekoak, heldu batek lagunduta 18:30-20:00: 9-12 urte artekoak
San Esteban Krosa egingo da beste urte batez, Antzuolako Udalak antolatuta.
Potx Eta Lotx pailazo taldearen eskutik. Sarrerak, lau euro.
Txalo Produkzioak konpainiak Sagastitarrak lan umoretsua ekarriko du eta oholtzan izango dira Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri. Sarrera: 5 euro.
Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldearen 'Arnasaldiak', dokumental-kontzertuaren aurkezpena. Sarrera: lau euro. Abenduaren 16an jarriko dituzte salgai sarrerak udal webgunean eta Txokolateixan. #gabonak2023
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 18:00-20:00.