Arabako Elosun dagoen Ollerias Museora joango dira. Aurrez eman behar da izena.
Bergara oinez irteera; urteko azkena izango da. Izena aurretik eman behar da: San Joxepe: 943 76 21 40 eta Agorrosin 943 77 70 95.
Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Mahai-jolasen binakako txapelketak –tute, briska, txintxon, mus, xake, damak–.
Olioak, ukenduak eta alkoholak egiten eskarmentua duen Sara Letamendiak sendabelarren gaineko ikastaroa emango du. Izena aurretik eman behar da Arkupen. Prezioa: 5 euro.
Jon Maia Soria bertsolari, abeslari, idazle eta dokumentalista batetik eta Ndank Ndank elkarteko presidtente Mamadou Sarr Diame elkartuko dira migrazioaren gainean jarduteko.
Bergara Bizi ekimenaren baitan Bedelkarrek antolatuta Kokoxa antzerki taldearen emanaldia izango da herriko kaleetan.
Arrola mendizale elkarteak, Parke Naturalak proiektua aurkeztuko du. Euskal Herriko parke naturalak ezagutzea du asmo, irteerak antolatuta.
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburuaren bueltan elkartuko da Mikel Antza idazleak gidatutako taldea.
Gaztela Leongo B&C Quartet folk musika taldeak kontzertua eskainiko du. Sarrera: 5 euro.
'Bidasoa 2018-2023' dokumentala. Zuzendaria: Fermin Muguruza. Iraupena: 71 minutu. Sarrera da bost euro.
Bilboko Errekalde auzoan sortutako Zea Mays talde bizkaitarraren rock doinuek beteko dute Arrasateko gaztetxea Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Sarrera: 7 euro.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023