Gazteak eta euskara: hizkuntz-hautuak eta hizkuntz-jarrerak. Hitzaldi honetan Mondragon Unibertsitatean Haur eta Lehen Hezkuntza graduak ikastera datozen ikasleen hizkuntz-hautuak eta hizkuntz-jarrerak aztertuko ditugu. Zeintzuk dira gazte hauek euskara erabiltzeko eragiten duten aldagai nagusiak? Zeintzuk dira euskararekiko jarrerak? Zeintzuk euskarari egozten dizkioten balio nagusiak?
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek argitaratutako Opil eta Muxilen binetak: komiki lesbikoak bi ertzetatik izeneko erakusketa irekiko dute eta abenduaren 22a bitartean izango da erakusketen aretoan. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.
Pentsio duinak eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek.
Benetako gertakarietan oinarrituta dago Sound of freedom filma (AEB, 2023, 131 min.) Tim Ballard AEBetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du. Sarrera: 3 euro.
Jostailuak jarriko dituzte ikusgai ludotekan. Haurrak ezingo dira bakarrik sartu, heldu batek lagun eginda joan beharko dute. 30 lagunendako lekua egongo da.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldia izango da. Hitzaldia: Adimen artifizialak lagundu ahal dozku euskararen jatorrira hurbiltzen?
'Napoleon' filma (AEB 2023). Zuzendaria: Ridley Scott. Iraupena: 158 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.