Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Adimen artifizialari euskaraz irakasteko ekimena, hizkuntza ulertu eta hitz egiteko gai izan dadin gero. 20 urtetik gorakoei egin diete dei eta ordu erdiko txandak egingo dituzte. Parte-hartzaileentzat salda eta txorizoa izango da.
Itinerània konpainiak El Laberint instalazioa eskainiko du San Martin plazan. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:30-20:30.
Bergara Bizi ekimenaren baitan Bedelkarrek antolatuta ohe elastikoak izango dituzte neska-mutikoek.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko herri lasterketa egingo dute herriko kaleetan. 12:00etan izango da irteera plazan: ondoren, luntxa, photocall-a eta Gaztetxokoko gaztetxoen eskutik amenizazioa egongo da.
Familian, hiru urtetik gorako umeekin egiteko moduko plana. Bisita berezia Arrikrutzeko Koban. Prezioa: zortzi euro pertsonako. Tlf: 943 08 20 00.
Txirritola euskara elkarteak antolatuta partxis eta oka lehiaketa egingo dute domekan, 16:00etan, Sastiñan.
'Alan txikia' animaziozko filma. Zuzendaria: Amalie Næsby Fick. Iraupena: 85 minutu. Sarrera da lau euro.
Superheroien familia animaziozko filma (Norvegia, 2022, 76 min.) izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
Umorezko bakarrizketa saioa, 17:00etan, Espaloian. Umoregileak: Maria Blanco, Maialen Sorzabalbere, Julen Portillo eta Iker Plazaola. Sarrera doan. Elgetako Udalak antolatua.
Euskararen eguna ospatzeko, Antzuolan sormen egonaldia burutu zuen obretako bat ekarriko dute herrira. Belarriprest. Nire lehenengo sortzelana euskaraz, Amaia Bonorena. KAROI antzerki jaialdiaren barruan. Sarrera: bost euro.
Benetako gertakarietan oinarrituta dago Sound of freedom filma (AEB, 2023, 131 min.) Tim Ballard AEBetako Segurtasun Nazionaleko agente ohiaren istorioa kontatzen du. Sarrera: 5 euro.
'Napoleon' filma (AEB 2023). Zuzendaria: Ridley Scott. Iraupena: 158 minutu. Sarrera da bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan