Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Portasol auzoko jaien hasiera: 17:00 Ur jolasak, txosnagunean. 19:00 Pintxo-poteoa, auzoan. 21:30 Kilometro-kontagailuaren aurkako I. lasterketa (0 eta 100 urte artekoentzat).
Zaintza sistema eraldatzeko azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorra antolatzen hasteko lehenengo asanblada irekia (ez mistoa) egingo dute.
Donostian sortu zen taldea 2016an, eta urte hauetan bi lan argitaratu ditu modu independentean: 2018an Noa & The Hell Drinkers, eta 2020an, Craft blues.
Idoia eta Ainhoa ahizpek emanaldia eskainiko dute Urbaltz tabernak antolatuta.
Mice taldeak kontzertua emango du, Usondo parkean. Euria eginez gero, Seminarixoan izango da.
Erresistentzia zapatista izeneko argazki erakusketa, Lumatik herriak lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundearen eskutik. Uztailaren 3tik 14ra, kultura etxeko erakusketa gelan.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean ofimatika ikastaroa antolatu du uztailerako. Uztailaren 10etik 21era egingo dute astelehenetik barikura, arratsaldero, 18:00etatik 20:00etara. Landuko dira oinarrizko programen erabilera, testu edizioa, kalkulu orriak, aurkezpenak... Izena emateko deitu 650 50 58 99 telefonora.