Debagoieneko ESIko Carmen Jimenez, Rosa Domingo eta Ramon Sanchezek osasun karpetaren gaineko argibideak emango dituzte, Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta.
Piano kontzertua egongo da Juan Arzamendi Musika etxean.
Leizarra musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute ikasturtea agurtzeko.
Beheko Errota Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua emango dute Santa Marina plazan, hilaren 20an, martitzena, 18:00etan hasita.
Loramendi elkarteak batzar orokorra egingo du eta bazkideak bertara gonbidatu ditu. Lehen deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean.
Elgetako odol emaileen elkarteak antolatuta hitzaldia egingo du udaletxeko areto nagusian Gipuzkoako odol bankuaren arduradun Sabin Urzelaik. Izenburua: Odola eman eta gero zer gertatzen da gure odolarekin?
Udal artxiboan sailkatze lanetan diharduen boluntario taldeak beste hainbat herritarren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin erakusketa jarriko du zeramika gelan. Argazkiak, liburuxka berrien aurkezpena, informazio panel berriak, Elgetaren historia jasotzen duen liburua... izango dira ikusgai besteak beste. Ordutegia Ekainak 16, 18:00 - 20:00. Ekainak 17, 11:00 - 14:00. Ekainak 23, 18:00 - 20:00. Ekainak 24, 11:00 - 14:00. Ekainak 25 , 11:00 - 14:00.
Xalbadorpe elkartetik jakinarazi dute ekainaren 17an, 24an eta 25ean jaietako erretiratuen bazkarirako zein uztailaren 12ko Santoñara egitekoa duten irteerarako izena emateko aukera izango dela, 11:00etatik 13:00etara.