Erorikoak saihesteko tailerra egingo da 65 urtetik gorako herritarrendako. Apirilaren 18an eta 20an izango da. Aurretik eman behar da izena osasun zentroan. Plazak mugatuak dira; gehienez, hamabost pertsona.
Feminismoaren gaineko hausnarketarako espazioa, "hasi berrientzat". Feminismoaren eta honen baitako ideia eta eztabaida nagusien gaineko oinarrizko formazio edo hausnarketarako espazioa eskainiko da. Irakurgai eta euskarri ezberdinetatik abiatu (testu solteak, artikuluak, liburuak,ikus-entzunezkoak, podcastak…) eta trukerako gune bat sortzea izango dute helburu, pentsamendu kolektiboa sustatzeko. Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan.Euskaraz. Irakaslea: Maider Avaristo (Emagin). Datak: Azaroak 8, abenduak 20, urtarrilak 10, otsailak 14, martxoak 7 apirilak 18 eta maiatzak 9 (hilean astearte bat). Ordutegia: 18:00-20:00. Lekua: liburutegiko atikoa. Iraupena: 14 ordu. Matrikula: hamar euro.
Elkartegiak +55 programaren barruan, Ikerbasqueko kide Unai Pascualek hitzaldia egingo du Aramaioko kultura etxean.
Tertulixan euskaraz saioan, Uxue Apaolaza idazlearen 'Bihurguneko nasa' liburua komentatuko dute (2022ko Euskadi Literatura saria). Dinamizatzailea: Miriam Luki. Idazlea bera etorriko da. Saio irekia da.