Duintasunak deituta, emakume helduenganako indarkeriaren kontra egiteko.
Pentsiodunen asteroko elkarretaratzea, pentsioen eroste ahalmena ziurtatzeko KPI errealaren araberako igoera aplikatzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko, besteak beste. 2018ko urtarrilean hasi ziren Oñatiko pentsiodunak astelehenetan elkarretaratzeak egiten.
Jabi Elortegi bermeotarrak zuzenduta, Joseba Usabiaga eta Itziar Aizpuru protagonista dituen El vasco filma emango da. Sarrera: 3 euro.
Elkar Hezik antolatuta, Dorleta Kortazar ipuin kontalariaren eskutik. Izenak emateko: 688 621 195 edo 943-71 82 71.
Emakumeen gorputzaren gaineko ezagutza eta auto-zaintza landuko dituzte ikastaro honetan. Yogaren aplikazio terapeutikoak ezagutu, gorputza eta bere prozesuak ezagutu, norbere gorputzarekin konektatu, eta norbere buruaren zaintzarako espazio kolektiboa eskaintzea da ikastaro honen helburua. Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan. Hizkuntza: Euskaraz. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Data: azaroaren 7tik urtarrilak 23ra (astelehenak). Ordutegia: 17:30-19:00. Lekua: kiroldegia. Iraupena: 15 ordu. Matrikula: hamar euro
Itsaso Pagoaga Olgetako hezitzaileak hitzaldia eskainiko du Kuku Mikun gabonetan olentzerori egin beharreko eskaeran irizpideak konpartitzeko.0-6 urte arteko haurren gurasoentzat izango da.
UEMAko teknikariak aztertuko ditu datuak.
Doluari buruzko hitzaldi-tertulia antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuak. Bidegin elkarteko Izaskun Andonegi izango da hizlaria.
Midfullness eta erlaxazio teknikak erakutsiko ditu Iturrigorri Elkarlan taldeko Maribel Pachecok. Leuzemiari eta bestelako gaixotasun hematologikoei aurre egin eta hezur muinaren donazioen alde lan egiten duen elkartea da Iturrigorri Elkarlan eta Udalarekin batera antolatu ditu saio hauek. Izena emateko: maribelpacheros@gmail.com edo 687 75 28 42
'Un año, una noche' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Isaki Lacuesta. Iraupena: 120 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.