Leintz Gatzagako 'urre zuria' ezagutzen
Leintz Gatzagako gatza da Debagoieneko jardunaldi gastronomikoetako izarra. Gatz larria da, ezaugarri mineral asko dituena eta zapore ezberdinekoa. Platerei izaera berezia ematen die gatz horrek.
Adinduendako ekintza tailerra Aretxabaletan
Pertsona nagusiei zuzendutako ekintza tailerra egiten dute maiatzaz geroztik Aretxabaletan. Astean bitan, hamar lagun inguru elkartzen dira Arkupen eta bertan oroimen ariketak, eskulanak edota gimnas…
Pintxo lehiaketa domekan hasiko da
Domekan, hilak 15, egingo da zortzigarren aldiz Elgetako pintxo lehiaketa. Taberna bakoitzak bina pintxo aurkeztu ahalko ditu eta herritarrek ere parte hartzeko modua izango dute. Helburua, kalean ze…
San Migel errota, altxorra herri erdian bertan
Turismo bulegotik bertatik irten barik, XV. mendeko errota bisitatu daiteke Oñatin. Kontea zenaren errotetako bat da eta jatorrizko lekuan aurkitzen da oraindik.
Autokarabanentzako gune berezia gertu dute Oñatin
Asteburuan ireki dute San Martin auzoan. Inaugurazio egunean bertan izan ziren Debagoiena Zuzenean-eko kamerak eta gunea berak eta erabiltzaileak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. 
Pasakan jolasten ikasi dute neska-mutikoek
Joko zuzenen jardunaldiak egin dituzte Eskoriatzan. Antzinako pilota-jokoak dira joko zuzenak; esate baterako, bote luzea, laxoa edota pasaka. Joxe Mari Mitxelenak hamar urte baino gehiago dihardu jo…
Inskripzio ezezagun baten arrastoak aurkitu dituzten San Juan baselizako zaharberritze lanetan
Horma-pintura aurkitu dute Bergarako San Juan ermitan. Ustez XVI. mendekoa da, ermitaren garaikidea, eta zenbait hitz soltek eta greka apaingarri batek osatzen dute. Aurkikuntza garrantzitsua da, hal…
Zientziaz baina umoretik
Elhuyar Fundazioak antolatuta, Wolfram Deuna izeneko bakarrizketa sorta egin dute 8 hizlarik Bergarako udaletxean. Zientzia izan dute gai baina begirada umoretsuarekin.
Andoni Urzelai: "Oso dibertigarria izan da liburu honen idazketa prozesua"
Zoriak eta pertsonaia frustratuek gidatzen dituzte Karanbola toxikoak bildumaren narrazioak. Andoni Urzelairen laugarren liburua da eta Debagoiena Zuzenean-en aurkeztu zuen atzo.
Txapa Irratiak hasi du denboraldi berria
Bergarako Txapa Irratiak hogei programa inguru eskainiko ditu datorren denboraldian; horietako lau, berriak. Horietaz gain, Arrosa Sareko saioak ere entzun ahalko dira.
Guztia prest Behobia-Donostiarako
Domekan, Donostian, 34.000 lasterkarien artean ehunka debagoiendar ere izango dira. Guztia prest dutela, Nerea Mendizabal eta Yerai Varela korrikalariekin egon dira Debagoiena Zuzenean saioan eta hor…
Polonian 'sidecar'-a erosi eta etxera ekarri dute Jon Muxikak eta Josu Ibabek
Poloniatik bertatik ekarri du Jon Muxikak, Josu Ibabe adiskideak lagunduta, motor bitxia. Bidaia ederra bai baina ez ei da izan erraza. Kontatzen dutenez, 100 kilometro ere ezin izan dituzte egin, ma…
Ikasleen pisuetan, bisitan
Ikasturtean bete-betean daude sartuta Unibertsitateko ikasleak. Askok pisua partekatzen dute urtean zehar. Debagoiena Zuzenean-eko kamerak ikasle-pisuen egunerokoan sartu dira hango bizitza gertuagot…
Gabonetarako prest
Gabon jaien gertutasuna kaleko argiztapenak eta barrakek dakarte gogora Bergaran eta Arrasaten. Eguberrien aitzakiatan, hainbat ekimen egingo dira datozen asteetan.
Aramaio erreka, lur azpitik
Arrasate erdialdean lurperatuta dago Aramaio erreka. Zapatuan, 60 bat lagunek ibilbide gidatua egiteko aukera izan zuten. Ibilbidean, Itxaso Beitia Ingurumen Eskolako langileak eta Nerea Lazpiur…
Domu Santu Egunaren atarian
Domu Santuaren atarian eta azaroaren 1ean egunean bertan ere, hilerriak jendez betetzen dira. Hildako gertuenekoak gogora ekartzeko eta omentzeko unea da. Hilobiak apaintzeko unea da eta lanez lepo i…
Errepideko arriskuez kontzientzia hartu dute Oñatiko ikasleek lehen eskuko testigantzekin
Santa Ana Aretoan 16 eta 18 urte bitarteko 300 ikasletik gora batu eta errepideko arrisku eta ezbeharren lekukotza zuzenak entzuteko aukera izan dute udaltzain, mediku zein Gurutze Gorriko ordezkarie…
'Txokolatera' bagoiaren inguruan kontu kontari
1923 urtetik 1967ra ibili zen trena Oñatin. Horren oroigarri, postetxe alboan dagoen Txokolatera bagoia dago, 1921an eraikitako lurrin-makina, trenaren hasierako urteetan erabili zena. Jerardo…