Telebista

HAUTESKUNDEAK

Egilea: Goiena
Aktualitatea
7 atal ikusteko
A21: Hauteskunde gaua
2024/04/23

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde gauean jasotakoak: botoen kontaketa, datuak, alderdietako ordezkariekin jarraipena, lehenengo iritziak, analisiak eta gehiago.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hautagai diren debagoiendarren debatea
2024/04/18

Domekan izango diren hauteskundeen harira, EAJko Aitor Urrutia eskoriatzarrak, EH Bilduko Rebeka Ubera elgetarrak eta PSE-EEko Alberto Alonso oñatiarrak  hartu dute parte Goiena telebistak antolatutako debatean.

Andeka Larrea: "Gure helburu politiko nagusia da Euskadik behar dituen zerbitzu publikoak berreskuratu eta indartzea"
2024/04/17

1972an Bilbon jaioa, Filosofian eta Gizarte Antropologian lizentziaduna den Andeka Larrea da Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua. az da berria politika kontuetan, 2017 eta 2020 urteen artean Elkarrekin Podemoseko bozeramailea izan zelako.

Miren Echeveste: "Berriz ere EAJri gobernua emateko asmorik ez daukan ezkerra gara gu"
2024/04/16

1982an Irunen jaioa eta Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatua, Elkarrekin-Podemosen Gipuzkoako zerrendan bigarrena den Miren Echeveste lau urtez zinegotzi izan zen bere jaioterrian eta iaztik Gipuzkoako batzarkidea ere bada.

Denis Itxaso: "Alderdi sozialistak erakutsi du badituela seriotasuna eta kudeatzeko gaitasuna"
2024/04/15

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua da Denis Itsaso. 1975an jaiotako donostiarrak Zientzia Politikoak ikasi zituen eta hainbat kargu izan ditut bere ibilbide politikoan; azkena Espainiako Gobernuaren ordezkaria izatea EAEn.

Pello Otxandiano: "Ziklo politiko berri batean gaude eta EAEn nabarmena da indarrean dauden koalizio gobernuek ez dutela gehiagorako ematen"
2024/04/12

1983an Otxandion jaioa, EH Bilduren lehendakarigai Pello Otxandiano Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea da. Lau urtez bere jaioterriko zinegotzi izan ostean, EH Bilduko programa zuzendaria izan da alderdian bere hautagaitza onartu arte.

Imanol Pradales: "Guk badakigu zer den herritar guztientzat gobernatzea eta etorkizunerako proiektu berri bat dugu"
2024/04/11

Imanol Pradales, 48 urteko santurtziarra da EAJren lehendakarigaia Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara begira. Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoak eta Soziologia ikasi zituen eta 2011az geroztik hainbat kargu politiko izan ditu Bizkaiko Foru Aldundian.

0 atal ikusteko