Telebista

Errekortadore txapelketa

Egilea: Goiena
7 atal ikusteko
Ekogune 32.saioa: Erreportajea:Goiener / Elkarrizketa: Antonio Casado da Rocha, EHUko irakaslea / Plana: D´elikatuz
2013/11/21

Erreportajea:Goiener / Elkarrizketa: Antonio Casado da Rocha, EHUko irakaslea / Plana: D´elikatuz

Ekogune 31 saioa: Erreportajea:Meitai maitie / Elkarrizketa: Asier Agirre_Erein da Jan / Plana: Luberri ikasgune geologikoa
2013/11/14

Erreportajea:Meitai maitie / Elkarrizketa: Asier Agirre_Erein da Jan / Plana: Luberri ikasgune geologikoa

EKOGUNE saio 30: Erreportajea: Tolosako Baratze Parkea / Elkarrizketa: Mendi Esteban_Euskal Moneta / -Plana: Azpeitiko Ingurumen museoa
2013/11/07

Erreportajea: Tolosako Baratze Parkea / Elkarrizketa: Mendi Esteban_Euskal Moneta / -Plana: Azpeitiko Ingurumen museoa

Ekogune 29. saioa: Hortzetarako pasta nola egin ikasiko dugu. Elkarrizketaren tartean Iban Sabalza botanikan espezializatutako biologoarekin jardungo dugu. Eta Plaiaundi Parke Ekologikoa bisitatuko dugu.
2013/10/31

Hortzetarako pasta nola egin ikasiko dugu gaurko saioan Naiara Elorriagaren eskutik. Ohiko pastek hainbat gai kimiko izan ohi dituzte, eta propietate berak dituzten gai naturalekin modu errazean pasta nola egin erakutsiko digu Elorriagak. Elkarrizketaren tartean Iban Sabalza botanikan espezializatutako biologoarekin jardungo dugu. Zarauzko Blas Enea mintegi ekologikoko kideetako bat da Iban eta hazi ekologikoak, bioaniztasun galera eta bertako barietateak izango ditugu hizpide berarekin, beste batzuen artean. Eta Plaiaundi Parke Ekologikoa bisitatuko dugu gaurko saioa amaitzeko. Migrazio garaian 90 inguru hegazti espeziek hartzen dute atseden Txingudiko paduretan, eta haien gaineko azalpen guztiak emango dizkigu bertako Ekoetxeko Alberto Luengok.

Ekogune 28.saioa: Oiartzungo Arraztalo Gaixo Psikikoen elkartekoak baratzean lanean; Ortzi Akizu Ekobidaiariari elkarrizketa; Bergarako Kafekonpon ekimena; Alkizako Urmara museoa.
2013/10/24

Oiartzungo Arraztalo elkartearen jarduna ezagutuko dugu gaurko erreportajean. Gaixo psikikoen elkartea da Arraztalo, eta gaixo horietako zenbaitek herriko hiru baratzetan egiten dute lan, bertako barazkiak, era ekologikoan haziak, kontsumo talde bateko kideen artean banatuz. Integrazio adibide ederra da, zalantzarik gabe, Arraztalorena. Elkarrizketaren tartean Ortzi Akizu izango dugu berriz ere gurekin. Kutxa Ekogunearen Ekobidaiaria lehiaketaren irabazlea izan zen Ortzi, hiru kontinentetan barrena iraunkortasunarekin lotutako ekimenak ezagutzeko egitera zihoan bidaia hasi aurretik izan ginen berarekin eta behin amaituta berriz ere jo dugu harengana, bidaiak emandakoaren berri jakinarazi diezagun. Eta Alkizako Urmara museoa ezagutu behar dugu gaurko plan berdean. Koldobika Jauregi eskultoreak martxan jarritako gune esperimentala da Urmara, gaur egungo arteak, naturak eta etnografiak topo egiten duten lekua. Basoan jarritako eskulturak eta artisau papergintzaren gainekoak ezagutuko ditugu, besteak beste, Urmaran.

Ekogune 27. saioa: Gazte Ekoliderrak proiektuaren gainean eta baita Tytti Thusberg diseinatzailea. Slow Fashion deritzonaren irizpideak jarraitzen ditu.
2013/10/17

Gazte Ekoliderrak proiektuaren gainean jardungo dugu gaurko erreportajean. Kutxa Ekogunearen egitasmoak bosgarren edizioa du aurten eta arduradunen eta parte-hartzaile izandako eta egun ere ekolider sareko kide direnen eskutik ezagutuko dugu zer den iraunkortasuna eta lidergoa uztartzen dituen proiektu hau. Elkarrizketaren tartean, berriz, Tytti Thusberg diseinatzailearekin jardungo dugu. Slow Fashion deritzonaren irizpideak jarraituz egiten du lan Donostian bizi den finlandiar honek. Materialak berrerabiliz egiten ditu besteak beste poltsak eta arropak, egunerokoan janztekoak eta desfileetan erakustekoak. Eta Uliako Interpretazio Zentrora egingo dugu bisita saioaren amaieran. Donostiako ingurune eder horretan kokatuta, bertako alderdi fisiko, natural eta historikoetan sakontzeko aukera ematen du Cristina Enea Fundazioak kudeatzen duen zentroak.

0 atal ikusteko