Ekogune 28.saioa: Oiartzungo Arraztalo Gaixo Psikikoen elkartekoak baratzean lanean; Ortzi Akizu Ekobidaiariari elkarrizketa; Bergarako Kafekonpon ekimena; Alkizako Urmara museoa.

Asier Alkorta 2013ko urr. 24a, 14:48

Oiartzungo Arraztalo elkartearen jarduna ezagutuko dugu gaurko erreportajean. Gaixo psikikoen elkartea da Arraztalo, eta gaixo horietako zenbaitek herriko hiru baratzetan egiten dute lan, bertako barazkiak, era ekologikoan haziak, kontsumo talde bateko kideen artean banatuz. Integrazio adibide ederra da, zalantzarik gabe, Arraztalorena. Elkarrizketaren tartean Ortzi Akizu izango dugu berriz ere gurekin. Kutxa Ekogunearen Ekobidaiaria lehiaketaren irabazlea izan zen Ortzi, hiru kontinentetan barrena iraunkortasunarekin lotutako ekimenak ezagutzeko egitera zihoan bidaia hasi aurretik izan ginen berarekin eta behin amaituta berriz ere jo dugu harengana, bidaiak emandakoaren berri jakinarazi diezagun. Eta Alkizako Urmara museoa ezagutu behar dugu gaurko plan berdean. Koldobika Jauregi eskultoreak martxan jarritako gune esperimentala da Urmara, gaur egungo arteak, naturak eta etnografiak topo egiten duten lekua. Basoan jarritako eskulturak eta artisau papergintzaren gainekoak ezagutuko ditugu, besteak beste, Urmaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak