Hortzetarako pasta nola egin ikasiko dugu gaurko saioan Naiara Elorriagaren eskutik. Ohiko pastek hainbat gai kimiko izan ohi dituzte, eta propietate berak dituzten gai naturalekin modu errazean pasta nola egin erakutsiko digu Elorriagak. Elkarrizketaren tartean Iban Sabalza botanikan espezializatutako biologoarekin jardungo dugu. Zarauzko Blas Enea mintegi ekologikoko kideetako bat da Iban eta hazi ekologikoak, bioaniztasun galera eta bertako barietateak izango ditugu hizpide berarekin, beste batzuen artean. Eta Plaiaundi Parke Ekologikoa bisitatuko dugu gaurko saioa amaitzeko. Migrazio garaian 90 inguru hegazti espeziek hartzen dute atseden Txingudiko paduretan, eta haien gaineko azalpen guztiak emango dizkigu bertako Ekoetxeko Alberto Luengok.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.