Iker Iribarrenekin edukia sortzeaz, interneteko joerez eta gaur egungo sormenaz hitz egin dugu. Matia kaleko tabernak, euskal artistekin pintxoak, monologoak eta zergatik gero eta jende gehiagok uko egiten dion influencer etiketari ere izan ditugu hizpide.
Ane Urrestirekin gaur egungo internetaz eta euskal eduki sortzaileen errealitateaz hitz egin dugu.
Atal honetan Maria Blanco Mendizabal ezagutuko dugu, aktorea eta bakarrizketalaria, eta belaunaldi honetako galdera handietako bati helduko diogu: eta gure red flag handiena komikoak izan gaitezkeela sinestea bada?