PERYFERYKA PODKAST

Peryferyka Podcast 14: Maria Blanco Mendizabal

Peryferyka Podkast

Atal honetan Maria Blanco Mendizabal ezagutuko dugu, aktorea eta bakarrizketalaria, eta belaunaldi honetako galdera handietako bati helduko diogu: eta gure red flag handiena komikoak izan gaitezkeela sinestea bada? 

Komediara nola iristen den eta komikoaren estereotipoaz hitz egingo dugu —informatika ikasleak ala kirolari frustratuak?—, eta ea posible den aldi berean polita eta dibertigarria izatea. 

Horrez gain, telebistan izan duen esperientziaz, Limbo eta Benetan Zabiz bezalako saioez eta Bergarako euskalkira nola egokitzen ari den ere hitz egingo dugu, millennial eta Gen Z-ren arteko aldeak ahaztu gabe.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak