PERYFERYKA PODKAST

Peryferyka Podcast 17: Iñigo Aranburu

Peryferyka Podkast

Iñigo Aranbururekin modaz, estilismoaz eta estiloaren atzean dagoenaz hitz egin dugu.

Zer egiten du benetan estilista batek? Nola eraikitzen da artista baten irudi publikoa, eta zenbateraino dago estilista baten lana artistaren arrakastaren atzean? Iñigorekin bere lanbideaz, janzten dituen artisten konfiantzaz eta Euskal Herriko modaren panoramaz hitz egin dugu. Azken finean, arropa ez baita soilik janzten duguna: gure burua aurkezteko eta munduarekin komunikatzeko modu bat ere bada.

Pop kulturako erreferenteak ere ekarri ditugu solasaldira: Lady Gagaren haragi-soineko ikonikoa, Diana printzesaren estiloa eta gaur egungo fashion icon-ak. Bide batez, Iñigok Goierriko nepo baby dela aitortu digu, eta Euskal Herriko Met Gala propioa antolatzen saiatu gara. Horrez gain, Peryferyka Podkasteko beste gonbidatuen outfit-ak epaitzeko tartea ere hartu du. Estiloaz, modaz eta arropa batek konta dezakeen guztiaz, umore pixka batekin.

Gertuko elkarrizketak

Zihara Etxeberriak gidatuta, podcast honek euskal panorama artistikoko ahots interesgarrienak biltzen ditu: aktoreak, musikariak, sortzaile bisualak, koreografoak, eszenografoak eta sormenaren beste hamaika ertzetatik datozen gonbidatuak.

Hemen, gaurkotasuna eta pop kultura eskutik doaz. Elkarrizketak naturalak, hurbilak eta informalak dira, baina aldi berean sakonak: sormen-prozesuez, industriaren barruko errealitateez eta arteak gaur egun duen lekuaz hitz egiten dugu, dibulgazioa eta entretenimendua uztartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak