Bihar, eguena, abiatuko dute Ibai-arte merkatari elkarteak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, antolatu duen zortzigarren Arrasate Blues jaialdia. Arrasateko kaleetan egongo diren askotariko ekitaldien inguruan eta bestelako gaiei buruz solasaldia egin dute.
Uztailaren 9an hasi eta uztailaren 12ra bitartean egingo du Ibai-arte merkatari elkarteak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, zortzigarren Arrasate Blues jaialdia. Hala ere, maiatzean askotariko aukerak izango dira Debagoienean bluesarekin eta horren bueltako musika estiloekin gozatzeko.