ARRASATE BLUES

Arrasate Blues Podcast 1: Maiatzean ere, bluesa gozagarri

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko maiatzaren 13a

Uztailaren 9an hasi eta uztailaren 12ra bitartean egingo du Ibai-arte merkatari elkarteak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, zortzigarren Arrasate Blues jaialdia. Hala ere, maiatzean askotariko aukerak izango dira Debagoienean bluesarekin eta horren bueltako musika estiloekin gozatzeko. 

Iaz abiatutako bidetik, Arrasate Blues jaialdiko antolatzaileek Goienarekin elkarlanean, podcast sorta bat egingo dute aurten ere. Estreinako kapituluan, Arrasate Blues jaialdiko zuzendari Jon Apraizek eta Goienako kazetari Aitziber Aranbuuruzabala kazetariak gidatuta, mahaiaren bueltan lagun izan dituzte Oñatiko Blues Festibaleko antolatzaile taldeko Aitor Perosterena eta Noa Egiguren (Noa&The Helldrinkers) musikaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak