Oñatiko ziklo-kros pista erabilgarri dago

Mireia Bikuña

Aloña Mendiko ziklistek entrenamenduetarako erabiltzen ez dituzten orduetan herritarrek erabili ahal izango dute, libreki. 700 metroko zirkuitua da.

Aloña Mendiko txirrindulariak, entrenatzaileak eta gurasoak, udal ordezkariak eta hainbat herritar elkartu ziren astelehenen ilunkaran San Martin eta Aldakiño baserriaren alboan egokitutako ziklo-kros pistan. Lehen entrenamendu saioa egin zuten.

700 metroko zirkuituak hiru gune ditu: gune bat laua da, kantxa gaineko pistak aldapa esanguratsua dago, eta basoan dagoen zatian, berriz, ibilbide desberdinak egin daitezke buelta bakoitzean. Basoko zatian trebetasuna eta teknika lantzeko aukera dute ziklistek.

Pista hori, baina, entrenamenduetarako bakarrik izango da. Txapelketako lasterketa bat egin ahal izateko, gutxienez bi kilometro izan behar ditu zirkuituak.  Astean hiru arratsaldetan –astelehenak, eguaztenak eta eguenak– egingo dituzte han entrenamenduak, eta gainerako egun eta orduetan edonor ibili ahal izango da: erabilera librea du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak