ALBISTEAK

Euskal Herriko energia komunitateen sarean sartuko da Oñatiko Udala

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko ekainaren 26a

Lankidetza eta eraginkortasuna indartzeko helburua du sortze prozesuan dagoen kooperatiba horrek. Onekok, Oñatiko Energia Komunitateak, adierazia du sarean sartzeko nahia eta Udalak ere egingo du. Ekaineko osoko bilkuran onartu du erabakia udalbatzak.

Euskal Herriko energia komunitateen sarean sartzea onartu du Oñatiko Udalak ekaineko osoko bilkuran. Lankidetza eta eraginkortasuna indartzeko helburua du sortze prozesuan dagoen kooperatiba horrek. Onekok, Oñatiko Energia Komunitateak, adierazi du sarean sartzeko nahia eta Udalak ere egingo du. Udal Gobernuak bertako bazkide izatearen alde bozkatu du: EAJk baina, zehaztasunak falta direla ikusten du eta abstenitu egin da.

Alderdi jeltzaleak ondo ikusten du energia komunitateei laguntza emateko elkarte bat egotea, baina bailaran Energia Bulegoaz gain gaiari lotutako beste zerbitzu batzuk ere badaudela uste du, eta dauden baliabideak modu eraginkorrean erabiltzearen alde agertu da, zehaztasunak falta dituen beste bat sortu ordez. 

Euskal Herriko energia komunitateen sare europar mailako kooperatiba juridikoaren forma hartuko luke, eta egitura bateratu gisa jardungo luke. Lankidetza eta eraginkortasuna indartzeko helburua izango luke eta hori lagungarria iruditzen zaio Oñatiko Udal Gobernuari. Beharrezkoa ikusten du komunitate eta udal guztien koordinazioa eramateko, holkularitza emateko eta antzerako arazoak dituztenei erantzunak emateko gai den elkarte bat osatzea.

San Migel parrokiarekin lankidetza hitzarmena egitea eta 10.000 euroko diru laguntza ematea onartu du, bestetik, aho batez udalbatzak ekaineko osoko bilkuran. Baita ikastolen federazioko jaietarako eta Goieskolako festarako diru aguntzen eskaerak ere. Bestalde, herriko LGTBIQ+ kolektiboak Ekainaren 28a "ezinbestekoa" aldarrikatuz irakurri zuen mozio bat; aho batez onartu zuen mozioa udalbatzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak