HEMEN DEBAGOIENA

Txantxiku Arkulariak taldeak 25 urte bete ditu

Aitor Agiriano Arrese 2026ko martxoaren 25a

2000. urtean sortu zen Txantxiku Arkulariak taldea Oñatin. Larraña institutuko kantxan egindako ikastaro batzuen ondoren pentsatu zuten taldea sortzea. Gaur egun, hamabost kidek osatzen dute taldea, eta martitzenetan eta egubakoitzetan batzen dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Urtean zehar, aretoan, aire zabalean eta basoan aritzen dira lehian.

Entrenatu bakarrik ez txapelketatan ere parte hartu izan dute, baita sariak eskuratu ere.  2026ko urtarrilean, esaterako, aretoko arku tiraketako Euskadiko Txapelketa irabazi zuen taldeko Ruben Ouralek eta seigarren postuan sailkatu zen Jose Mari Varas.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak