Txantxiku Arkulariak taldeko Ruben Oural Euskadiko txapeldun

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 13a

Oural txapela jantzita domekan Lazkaon (Argazkia: Txantxiku Arkulariak).

Aretoko arku tiraketako Euskadiko txapelketa irabazi du Oñatiko Txantxiku Arkulariak taldeko Ruben Ouralek. Jose Mari Varas seigarren sailkatu da. Biak arku biluzian.

Lazkaon jokatu zen domekan aretoko arku tiraketako Euskadiko txapelketa eta hantxe jantzi zuen irabazlearen txapela Txantxiku Arkulariak taldeko Ruben Ouralek. Galiziarra sortzez, Bergaran bizi da egun eta Oñatiko taldean lehiatzen da. 

Txantxiku Arkulariak taldeko lau kide lehiatu ziren txapelketa horretan; 60 gezi hemezortzi metrotara. Ouralek lehenengo egin zuen eta Jose Mari Varas taldekide oñatiarrak, seigarren. Biak lehiatu ziren arku biluziaren modalitatean.

Euskadiko txapelketako emaitzaz gain, Euskadiko ligan lortutako emaitzak ere kontutan hartzen dituzte Espainiako txapelketan parte hartzeko. Oural ondo ibili da ligan ere eta domekako garaipenarekin sailkatu da Espainiako txapelketara.

25 urte taldeak

Aurten 25 urte betetzen ditu Oñatiko Txantxiku Arkulariak taldeak. Larrañako frontoian elkartzen dira astean birritan arkuekin eta geziekin aritzeko: martitzenetan eta egubakoitzetan, 18:00etatik 20:00etara. Edonor joan daiteke probatzera, zabalik dituzte ateak. Harremanetarako kontaktua, berriz, hauxe: txantxikuarkulariak@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak