Irailaren 28an hasi ziren Oñatiko sanmigelak ofizialki, txantxikuaren jaitsierarekin, baina ordurako lehertua zegoen jaia, ekintzak izan baitziren aurreko egunetan; besteak beste, auzoen arteko olinpiadak, Andriginaren ikuskizuna eta Euskal Herriko Casteller Taldearen tailerra. Nagusien danborrada, sokamuturra eta berakatz-zopa txapelketa ere izan dira aste honen hasieran.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.