ALBISTEAK

Gazako Sol Band taldearen hitzaldi musikatua izan da Oñatin

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urr. 2a, 13:19

Gazako Sol Band taldeak musika kontzertua eman zuen eguaztenean, Oñatin. Gazako sarraskiaz hitz egin zuten, eta tartean, Palestinako sustrai kultural eta musikalaren gainean ere jardun zuten.

Erei elkarteak antolatuta, Oñatiko kultura etxean, Sol Band taldearen hitzaldi musikatua egin da. Palestinan gertatzen dena lehenengo pertsonan kontatzea izanda ikuskizunaren ardatza.

Lehenengo pertsonan egindako kontakizunak

Erei elkartearen helburua dauden errealitate ezberdinak ikusaraztea eta kontatzea, baina, lehenengo pertsonan kontatzeari garrantzia emanez. Horren baitan, hitzaldi musikatuaz batera, sentsibilizatzeko asmoz, Oñatiko Elkar Heziko 100 ikasleren aurrean ere egin zutela berbaldia azaldu du Zubeldiak.

Gazako Sol Band taldeko kideak, berriz,  eskertuta agertu ziren eurei ahotsa ematearren. Honela adierazi zuen Fares Anbarrek, Sol Band taldeko kideak: "Oso eskertuta gaude gaur gure mezua helarazteko aukera izateagatik. Alde batetik, datozen belaunaldiei eta haurrei, eta bestetik, hitzaldi musikatuan egongo direnei. Oso garrantzitsua da guretzat hori egin ahal izatea".

Gizatasuna hizpide

Haurrekin ere egiten dute lanketa Sol Band taldeko kideek, eta gizatasuna hizpide etorkizunerako garrantzitsua dela nabarmendu dute. "Asko eskertzen da hemengo jendea hurrengo belaunaldiak kontzientziatzeaz arduratzea. Izan ere, haur horiek hartuko dituzte erabakiak etorkizunean, eta gizatasunean oinarritutako mundu berri bat eraikitzea gustatuko litzaiguke", dio Ahmed Haddad, Sol Band taldeko kideak.

Gazako sarraskiaren gogortasuna ere nabarmendu dute Sol Band taldekoek GOIENAko kameren aurrean: "Orain hitz egiten ari garen bitartean, norbait tirokatzen ari dira Gazan edo etxe bat bonbardatzen ari dira familia bat barruan dagoela. Eskerrik asko historiaren leku egokian dauden guztiei. Gizatasun kontua da", dio Ahmed Haddad, Sol Band taldeko kideak.

Bihar, Oñatiko txosnagunean

Egubakoitzean berriz izango dira Oñatiko agertoki gainean; kasu honetan, txosnagunean, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak