Oñatin arnasten den airearen kalitatea osasuntsua dela ondorioztatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 19a, 15:30

Herrian arnasten den airearen kutsadura maila neurtu dute hiru ikastetxeetako ikasleek; arnasten den airearen kalitatea neurtu dute. 8,5 mikrogramo da bataz besteko emaitza Oñatin, Europak “osasuntsu” jotzen duen 40aren oso azpitik.

Gaur aurkeztu dituzte airearen kalitate neurketaren emaitza Oñatiko udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta ikasleak ikerketa egin duten ikasleek eurak, ikastetxeetako irakasleak zein udal ordezkariak, denak gelditu dira harrituta eta pozik lortutako emaitzekin. Europak, egun, dio herri bateko airea osasuntsua dela 40 mikrogramo azpitik baldin badago; 20ra jaitsi gura du hori 2030erako eta Muduko Osasun Erakundeak 10era jaitsi gura du. Bada Oñatin, etorkizuneko asmo horien baino baxuagoa da emaitza: 8,5, bataz beste.

Mugikortasunaren astean aurkeztu dituzte airearen kalitatearen emaitzak. Badira 10 urte Bagabiltz egitasmoa martxan jarri zuela Udalak, mugikortasun jasangarria sustatzeko, kontzientziazioa zabaldu edo umeak eskolara euren kabuz joateko autonomia lantzen. Horren segida izan da proiektu hau.

Pasa den ikasturtean egin zuen neurketa, herritarren zientziaren metodologia erabilita. Hala, ikastetxeen bitartez egitea pentsatu zuten eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak hartu dute parte. 

Ikastetxean bertan zein herriko beste puntu batzuetan kutsadura neurtzen duten hodiak edo dosimetroak jarri dituzte; 25 puntu guztira. Jolas parkeetan, ikastetxeetan, kaleetan… jarri zituzten hodi horiek eta lau astez utzi. Hilabete pasa ostean, laborategira eraman zituzten eta gaur ezagutu dituzte emaitzak eurek ere.

8,5eko emaitza lortu du Oñatik, bataz beste, eta pikurik altuena Txantxiku ikastolaren sarreran jarritako hodiak neurtu du Zubikoa kiroldegi parean jarritakoak. Airearen nitrogeno dioxidoa neurtu dute hodiek, zirkulaziori eta mugikortasunari lotuta dagoen partikula, eta kiroldegi aurre aldea bada ibilgailuak pasatzen diren gunea. Zehaztapen hori eginda, baina, emaitzarekin pozik agertu dira irakasleak zein ikasleak, Oñati herri osasuntsua dela irudituta. Pozik baita Udal ordezkariak ere, honek jarraipena izango duela aurreratuz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak