Iñaki Zabarte: "Taldearen ezaugarri nagusia defentsan egiten duten lana da"

Mireia Bikuña 2025ko mai. 15a, 18:00

Aloña Mendiren eskubaloiko senior mailako neskek Euskal Ligan jokatuko dute irailetik aurrera. Gasteizen jokatutako hiruko final handian lortu dute txartela.

Merezitako igoera; zorionak!

Eskerrik asko. Taldeak merezi zuen. 2022-2023ko denboraldian galdu genuen maila, eta iaz oso gertu egon ginen. Orain lortu dugu. Hiruko finalaren azken partiduan erabaki zen dena, baina oso pozik gaude.

Denboraldia ona izan da, oro har, eta bukaera ezin hobea.

Hori da. Etxean jokatu genuen lauko finala irabazita, Gasteizko hirukorako txartela lortu genuen, eta ostean igoera. Denboraldi biribila izan da.

Zeintzuk dira taldearen ezaugarri nagusiak?

Duda barik, defentsako lana. Taldea hartu nuenean garbi utzi nien partiduak defentsan irabazten direla. Niri hori erakutsi zidaten eskubaloian hasi nintzenean. Ondo defendatzeko, komunikazio ona ezinbestekoa da, eta talde honek oso ondo barneratu ditu kontzeptu horiek. Ondo defendatuz gero, erasoak emango ditu emaitzak.

Taldeko jokalari batzuek ezagutzen dute Euskal Liga; han egoteko maila dauka taldeak?

Ez daukat zalantzarik. Baina ez dut nik bakarrik esaten. Lauko finala Oñatin jokatu genuenean, beste entrenatzaile batzuek esan zidaten talde ona genuela. Talde sendoa gara, eta, hurrengo urtera begira aldaketak egon badaitezke ere, lan ona egingo dugula espero dut.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak