Aloñako neskak, eskubaloiko Euskal Ligara

Mireia Bikuña 2025ko mai. 11a, 14:27

Gasteizko Eharialdeak eta Basauri mendean hartu izanak eman die igoera oñatiarrei. Asteburuan jokatutako hiruko azken fasean, partidu bat irabazi (Eharialdeari 28-23) eta bestea berdindu (Basauriren kontra 19-19) ditu Aloñak.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskubaloi txapelketa erregularretan bigarren lekuan sailkatutakoek jokatu dute Lakuan Euskal Ligara igotzeko azken txartelaren bila.

Egubakoitzean, lehen partiduan, etxeko lanak ondo egin zituzten Aloñako neskek, eta etxean jokatzen duen Eharialdea mendean hartu, 28-23.

Emaitza horrekin, oñatiarren esku zegoen igoera, zapatuko partidua garaipena eskuratu ezkero. Baina, bukaera eztabaidatsu baten ostean (Aloñakoek piboteari egindako penaltia eskatu zuten azken jokaldian), berdinketarekin bukatu zen norgehiagoka: 19-19.

Beraz, gaurko partiduaren emaitzak erabaki du nor igotzen den Euskal Ligara. Basaurik bere esku zuen igoera, beti ere partidua sei gol baino gehiagogatik irabazten bazuen. Baina ez du aukerarik izan etxeko taldearen aurka, 24-21 galduta.

Hala, Aloña Mendiko senior mailako nesken taldeak Eukal Ligan jokatuko du hurrengo denboraldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak