Egubakoitzean hasi zuten Jaialdia Arima Soul eta Tobaco Road taldeek Oñatiko Antixena Gaztetxean. Zapatuan berriz, Indigo Blues eta Mingo-Sanpa Blues Blast taldeek hartu zuten erreleboa Gaztelekuan.
Giro polita sortu zen bi lekuetan eta antolakuntza, musikariak baita bertaratu ziren ikus-entzuleak ere gustura agertu dira. Hurrengo urteari begira, errepikatzeko asmoa dutela azaldu dute antolakuntzatik.