HEMEN DEBAGOIENA

Goitik begira: Oñati

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko martxoaren 11

Herriaren erdi-erdian dago Oñatiko plaza nagusia, XIX. mende erdialdean eraikitakoa, eta zenbait eraikin garrantzitsu ditu alboetan: udaletxea ez ezik, hor dira lazarragatar leinuaren Gipuzkoako eta Arabako eraikin multzoaren parte diren Lazarraga dorrea eta jauregia. Inguruan du San Migel parrokia ere, XV. mendekoa eta estilo gotikokoa. Sancti Spiritus unibertsitatea ere, Euskal Herriko lehendabizikoa, eraikin historikoa da, 1540koa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak