HEMEN DEBAGOIENA

'Goitik begira': Arantzazuko santutegia

Goiatz Arana Begiristain 2025ko mar. 4a, 15:21

Oñatiko auzorik garaienean, Arantzazun, dago kokatuta santutegia, 750 metrora. Mendigune harritsu eta haitzarte sakonetako ingurune batean dago eta auzoko ikur nagusia da Gipuzkoako zaindariaren santutegia.

Oraingo basilika egiteko lanak 1950ean hasi zituzten, Saenz de Oiza eta Laorga arkitektoen zuzendaritzapean. Basilikaren fatxadan nabarmentzen dira Pietatea eta hamalau apostoluak –Jorge Oteizaren obrak biak– eta punta zorrotzeko hiru dorreak. Sarrerako burdinazko ateak, ostera, Eduardo Txillidak egindakoak dira

Hamazortzi fraide frantziskotar bizi dira bertan gaur egun. Santutegitik metro gutxira Santuario Arantzazu Hotela, Goiko-Benta eta Sindika daude, jateko nahiz lotarako.

2005ean Gandiaga Topagunea egin zuten 60ko hamarkadan eraikitako seminarioaren hondarren gainean. 2021etik, Topagunean dago kokatua Arantzazulab, gobernantzaren eta demokraziaren berrikuntza helburu duen laborategia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak