Oñatiko Murgia auzoan dagoen Murgialdai baserriko lursailetan mahastiak landatzeari 2008an ekin zioten eta lau hektarea dituzte gaur egun. Han batutako mahatsarekin izen bereko txakolina ekoizten dute. Urri hasieran egiten dute mahats-batze handiena, eta orduantxe jasotako irudiak dira. Txakolin berria otsail-martxo ingururako izango dute prest.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.