LGBTBI komunitatearen diagnosia egingo du Udalak, Arrasaten egingo duten moduan. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunari lotuta EH Bilduk atzo egindako ekaineko osoko bilkuran aurkeztu zuen adierazpenak jaso du diagnosia egiteko konpromiso hori eta alderdi biek onartu zuten. EAJ-k, baina, bere adierazpena ere aurkeztu zuen, larrialdi mozioen puntuan, baina Udal Gobernuak ez zuen onartu. Izaro Elorza bozeramaileren esanetan, Eusko Jaurlaritzako Berdintu! zerbitzuaren testua baino ez zen adierazpen hori, herrira edo egoerara egokitu barik, "gainera, logikoena adierazpen bateratua aurkeztea izango zen, hasiera batean egindako testua abiapuntu moduan hartu eta hari ekarpenak eginda". Alderdi jeltzaleak, aldiz, ez du soberan ikusten bi adierazpen aurkeztea, eta testu bateratua dela deritzo bakoitzak berea irakurrita puntu komunak ikusi eta horiekin osatzen dena. Udal Gobernuaren erantzunaren aurrean, egungo agintaldia hasi zenetik EAJren adierazpenik ez duela Udal Gobernuak onartu nabarmendu gura izan zuen jeltzaleen bozeramaileak.
Adierazpen batean zein bestean, LGTBI Komunitateak antolatuko dituen ekitaldietan parte hartzeko dei egin zieten herritarrei udal ordezkariek.