Pake Lekuko punto tailerrak gidatzen jarraitzen du, abesbatzaren sorreran paper nagusia izan zuen, eta oso handia da Ikusi-Makusi antzerki taldean egindako ekarpena. Aitortzak ilusio handia egin dio Arzuagari eta oso argi dauka aukera duen bitartean Pake Lekuren bueltan jarraituko duela.