Estreinakoz arituko da Hots Abesbatza lehiaketa internazional batean. Arezzon egingo du debuta Aitor Biain Bidartek zuzendutako taldeak, bihar hasi eta domekara arte luzatuko den lehiaketan.
Lehen aldia izanik, ilusiorik eta gogorik ez zaie falta oñatiarrei, eta lan txukuna egiteko asmoarekin bidaiatu dute. Lehiaketetan iaz hasi ziren, Ejea de los Caballerosen parte hartuz, eta emaitza ezin hobearekin itzuli ziren etxera; hirugarren saria eskuratu zuten.
Orain, koxka bat gora egitea erabaki du Hots Abesbatzak eta maila altua duten abesbatzan aurka lehiatuko da, Italian egingo duten egonaldian.