Hots Abesbatza Arezzon lehiatzeko prest

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abu. 21a, 16:00

Hots Abesbatzaren kontzertua. Argazkia: Imanol Soriano

Lehen aldia izango da Aitor Biain Bidartek zuzentzen duen abesbatzarentzat lehiaketa internazional batean, eta, "ilusioz" eta "gogotsu" daudela dio taldeko zuzendariak.

2016. urtean sortu zenetik, Hots Abesbatza urrats handiak ematen ari da Euskal Herrian zein hemendik kanpora. Oraingoan, duela urte batzuk Ganbara Abesbatzak egin bezala, Arezzoko lehiaketa internazionalean parte hartuko du Aitor Biain Bidartek zuzentzen duen abesbatzak.

Hogeita hamabost lagunez osatutako taldeak bihar hartuko du Italiarako bidea, lehiaketa aldiz, eguenean hasi eta domekan amaituko da. Guztira hiru modalitatetan parte hartuko dute, ahots zurietan, profanoan eta erlijiosoan.  Lehiaketako lehen eguna, eguena izango dute eta profanoarekin hasiko dira honako pieza hauekin: Il est bel et bon, Raggi, Good nigth, dear heart eta Ikimilikiliklik. Hurrengo egunean, egubakoitza, beste bi modalitatetan arituko dira, lehenik ahots zurietan, non, Ave Regina Coelorum, Tota pulchra es eta The Buebell piezak abestuko dituzten; eta ondoren erlijiosoan, Cantate Dominio, Der 23 psalm Gott ist mein hirt, Ascendit deus eta Dies Irae piezekin. Emaitza onak lortu ezkero, zapaturako Grand Premio izeneko finalera sailkatzeko aukera izango lukete.

Era berean, lehen aldia izango da oñatikoentzat txapelketa internazional batean parte hartuko duela, eta, "ilusioz eta "gogotsu" daudela adierazi du Biainek. Hori dela eta, taldeko zuzendariak gaineratu du, azken hilabeteak "burubelarri" eman dituztela entseguetan Italian oholtza gainean lan "txukun" bat erakusteko.

Ez da lehen aldia Hots-ek lehiaketa batean parte hartzen duela, Ejean izan zuen estreinua eta emaitza oso onarekin itzuli ziren bertatik; hirugarren postua eskuratu zuten. Orain, lehiaketa internazional baterako aukeratua izatea eta jauzia ematea albiste "oso pozgarria" dela aitortu du Biainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak