Herri kirolen erakustaldia egin zen domekan Oñatin. Egur Sport Herri Kirolak-ek antolatu zuen, eta hiru bikote aritu ziren lehian aizkoran: Ezpeleta-Basozabal; Saralegi-Soroa; eta Sugarri-Gabirondo, eta lehenak nagusitu ziren. Harri jasotzean, Beñat Telleria eta Xabat Olaizola aritu ziren, eta Olaizola izan zen garaile. Hala, Urrezko Aizkolarien Eusko Label Txapelketan eta Urrezko Harri-Jasotzaile Txapelketan izango dira otsailaren 26an Azpeitian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.