Zenbait baldintza bete beharko dituzte proposamenek, eta onartutako guztiak leheneste fasera igaroko dira. Herritarrez osatutako lantalde batek, aurrena, eta udal teknikariek, ondoren, baloratu egingo dituzte onartutako proposamenak, eta urrirako aukeratuta egongo dira herritarrek bozkatu ahal izango dituzten proposamenak. Urriaren 5etik 25era izango da bozketa aldia, eta herritarren erabakia loteslea izango da, gauzatu egingo da.
Proposamenak aurrez aurre egin eta beste batzuenak ere ezagutu nahi izatera, hurrengo eguenean, hilak 19, tailerra egingo da Bidebarrietako Euskaldun Berria gelan, 18:00etan. Aurtengo prozesuan aukeratuko diren proposamenak hurrengo bi urteetan gauzatuko dira.