Garagartza auzoko Errotatxo baserrira bidean lur-jausia gertatu zen atzo iluntzean eta bertaraino autoz heldu ezinda gelditu ziren bizilagunak. Gaur ibili dira brigadakoak lur hori kendu, jaso eta bidea zabaltzeko lanetan. Hondeamakinen laguntza behar izan dute lur asko jausi baita. Joanes Urrate baserriko bizilagunak azaldu ditu bertan bizitakoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.