HARMAILATIK

Iñigo Erle etxean txapeldun, Alberdi azpeitiarrarekin batera

Jon Irizar Aranguren 2021eko urriaren 5a

XXXVIII. San Migel pilota txapelketako finalak jokatu ziren domekan Oñatiko Zubikoa Kiroldegiko pilotalekuan, eta promesa mailan, Iñigo Erle oñatiarrak txapela jantzi zuen Alberdi azpeitiarrarekin batera. 22 eta 21eko emaitzarekin garaitu zuten Garcia-Agirre bikotea lepo bete ziren harmailetako herritarren pozerako. Ander Biain antolakuntzako kidea ere "pozik eta gustura" agertu da txapelketak eman duenarekin, bai pilotarien mailari dagokionez, eta baita herritarrek emandako babesari erreparatuta ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak